Amaña es la Caña elkarteak bazkide berriak lortu nahi ditu

Amaña es la Caña elkarteak bazkide berriak lortu nahi ditu
2023/02/02 eta kitto!
Amaña es la Caña elkarteak  bazkideen kuotak ordaintzeko epea zabaldu du, eta, bide batez, elkarteko ateak bazkide berrientzat zabalik daudela gogorarazi du. Idatzi baten bidez, auzoko bizitza suspertzen jarraitzeko  denon laguntza beharrezkoa dela azpimarratu dute elkarteko zuzendaritzatik.
 
Zergatik egin AMAÑA ES LA CAÑAko kide?
 
Kide bakoitzaren hondar aletxo batekin, auzoa sustatzen laguntzen dugu aisialdi, kultura, kirol eta elkartasun jarduerekin. Amañako merkataritzaren alde egiten dugu, auzoa bizitzaz beteriko espazioa izan dadin. 2023an proiektu berriak ditugu garatzeko eta, aurreko urteetako bideari jarraituz, hainbat ekintza egiten saiatuko gara, hala nola, mendira irteerak, inauteriak, lehiaketak, pilota txapelketa, AKEBAIrekin elkarlana, haurrentzako ekintzak, martxa solidarioak, Zaporeak, paella solidarioak, Amañako jaiekin kolaboratu, Welcome oporretan festa, gabonak Amañan, etab...
 
Gure helburu nagusia Amañako zinema-antzokia birgaitzea eta irekitzea da, beste proiektu batzuen artean. Gainera, BAZKIDEEN EGUNA ospatzeko sagardotegi batera joango gara. Hori guztia eta askoz gehiago egin daiteke, baina horretarako zure lankidetza beharrezkoa da. Horregatik, Elkartean izena emateko eskatzen dizuegu urteko 20€ko kuota batekin. Aurten kuota ordaintzea eta berritzea errazteko edo oraindik bazkide ez bazara izen-ematea errazteko, honako modu hauetan egin dezakezu.
 
1. LABORAL KUTXAKO BEZEROENTZAT. Laboral Kutxaren bezeroa bazara banku-transferentzia online egin dezakezu edo zure bulegora joan eta AFA AMAÑA ES LA CAÑA elkartearen kontua sartu. A.S.E 20€ko kuota zure izen-abizenak adieraziz.
2. LABORAL KUTXAREN BEZERO EZ DIRENAK. Laboral Kutxako bezeroa ez bazara, zure bankutik transferentzia bat bakarrik egin dezakezu, internet bidez, transferentzia egiteagatik zure kutxan edo bankuan komisioren bat kobratuko badizute, beste bi aukera ematen dizkizugu kostu gehigarririk izan ez dezazun.
A aukera‐ LAES PAPELERIA INFORMATICA AMAÑA astelehenetik ostiralera.
B aukera- Asteburuetan Amañako kioskoan.
 
Izena emateko eta kuota berritzeko epea otsailaren 24ra arte egin daiteke, LAES AMAÑAN. Gero internet bidez bakarrik LABORAL KUTXAko zenbaki honetan: ES20 3035 0209 91 2090018251