Amañako jaiak hurrengo asteburuan abiatuko dira

Amañako jaiak hurrengo asteburuan abiatuko dira
2012/06/29 00:00
eta kitto!

Gaur eguerdian aurkeztu dituzte datorren asteburuan abiatuko diren Amañako Jaiak auzoko Euskadiko Kutxan. Jose Antonio Alberdi Goma-rekin batera jaien antolaketan modu batean edo bestean laguntzen dutenetako asko batu dira ekitaldian, Udaleko ordezkariekin batera. Ekitaldian herriko hainbat laguni errekonozimenduak egin zaizkie, plaka bana oparituta: Ramón Quina, Eibar Rugbi Taldea, Asola Berri elkartea eta txupinazoa botako duen Armeria Eskola izan dira omendutakoak. Eta, eurekin batera, modu berezian gogoratu nahi izan dute orain hilabete batzuk hil zen Iñaki Bolinaga, haren alargunari argazkia emanda. Jaien egitarau osoa jarraian irakur dezakezue:


Uztailak 6, barixakua
19.00: Jaietako txupinazoa, Armeria Eskolako Jose Luis Novoa eta Jose Mari Ulaziaren eskutik, ikastetxearen 100. Urteurrenean.
19.00: Kalejira, Tolosako Oria txarangarekin.
19.45: Herri kirolak. Harrijasotzaileak: Goenatxo II. eta III.aren (aita-semeak) arteko desafioa. Aizkolariak: Araitz eta Ugatz Mugertza anaien arteko desafioa.
20.30.- Elektrotxaranga.
21.00: Entzierro txikia.
23.45: Musika kontzertu itzela, Willis Drummond, Esne Beltza eta Zea Mays taldeekin.

Uztailak 7, zapatua
11.15: Pilota partiduak, Amañako dorreetako frontoian.
14.30: Herri-bazkaria. Menua: paella, ura, ardoa, freskagarriak eta postrea. Prezioa: 5 euro. Izena eman behar da edo ticket-a hartu. Alberto Arias Soriak girotutako karaokean mundu guztiak parte hartzeko aukerarekin.
16.30etatik 19.30etara: Umeendako parkea: gaztelu puzgarria, zezen mekanikoa eta espumaren jaia, Kukulak taldearekin.
18.00: Amaña-Urko-Amaña herri-krosaren irteera.
20.00: “Irulitxa kaleko emanaldia” kale-antzerkia eta ikuskizuna, Ermuko Irulitxa txarangarekin.
20.00: Merienda, tozineta pintxoekin (2x1).
21.15: Entzierro txikia.
23.00: Helduen danborrada, Ermuko Irulitxa txarangarekin. Danborrada Artetxa tabernaren parean geldituko da su artifizialekin hasteko.
23.50: Su artifizialak, Pirotecnia Zaragozanarekin.
00.00: Danborradak jarraituko du Amañako plazaraino.
00.45: Berbena, Luhartz taldearekin.

Uztailak 8, domeka
11.00: Auzoan hildakoen eta eibartar guztien aldeko meza, Amañako parrokian.
12.00: Salda eta txorizoa bildutako guztientzat, Amañako plazan. Jaione Egia eta Miren Gisasola trikitilariak girotuta.
12.30: Umeen danborrada, dorreetatik Amañako plazaraino, Ermuko Irulitxa txarangak lagunduta. Amaieran, ogitartekoak eta freskagarriak izango dira parte-hartzaile guztientzat.
13.30: Lorontzi lehiaketa, sari askorekin, Amañako plazan. Merkatarien Elkarteak, Alfak eta Eskarne jatetxeak lagunduta.
17.00: Umeendako jokoak, sorpresa eta opari mordoarekin.
18.30: Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoen “Konfetti” ikuskizuna.
19.45: Umeendako txokolate-jana, gailetekin.
19.45: Txorizo ogitartekoak eta edariak.
20.00: Kallejonada, Elegancia Mexicana mariatxiarekin. Jarraian, kontzertua Amañako plazan.

Uztailak 13, barixakua
13.30: Autobusen irteera Ixua jatetxera, han egingo den Amañako jubilatuen bazkarirako.
14.00: Jubilatuendako bazkaria, Ixua jatetxean.
21.30: Bertso-afaria, Sustrai Kolina eta Unai Iturriaga bertsolariekin. Gai-jartzailea: Asier Ibaibarriaga. El Caserío jatetxean.

Uztailak 15, domeka
11.00: Meza Amañako parrokian, Goruntz abesbatzarekin.