Aratosteak ospatzeko jaialdia egingo dute gaztetxean

Aratosteak ospatzeko jaialdia egingo dute gaztetxean
2022/02/15 eta kitto!
Eibarko Gaztetxiak boletin antzeko bat argitaratu du gaur sare sozialen bitartez, aratosteetan zenbait ekintza egingo dituela adierazteko. Ospakizuna hilaren 26an egingo da, zapatuan, eta sarrerak 5 euroko kostua izango du.

Festarekin hasteko, 19:00etan mojito jaia egingo da gaztetxearen terrazan. Gero, 22:00etan, The Red Army eta Loracephunk taldeek kontzertuak eskainiko dituzte. Eta amaitzeko, 00:00etatik aurrera DJ-ak egongo dira musikaz jaia girotzen.