Aratosteetako marrazki lehiaketako irabazleek saria jaso dute

Aratosteetako marrazki lehiaketako irabazleek saria jaso dute
2012/02/14 eta kitto!

Gaur arratsaldean Ibarkurutzeko Kili-Kili tabernan jaso dituzte sariak Arragueta-Errebal-Estaziño-San Agustin inguruko dendari eta tabernariek Aratosteen inguruan antolatutako marrazki lehiaketako irabazleek: adinaren arabera maila bi bereizi dituzte eta nagusien artean Naroa Kareaga (11 urte) izan da irabazlea; 8 urteko Miren Elorza, berriz, txikienen arteko txapelduna izan da. Ume mordoak hartu du parte lehiaketan eta, azkenean, txikienen artean finalista izan diren Paula, Peio, Libe, Iker, Eiharne, Sare, Irene, Laura eta Ane ere saritu dituzte, bakoitzari opari bana emanda. Zorionak!