Arrate izenekoen jaia domekan izango da

Arrate izenekoen jaia domekan izango da
2012/09/14 00:00 eta kitto!

Domekan (hilaren 16an) ospatuko dute Arrate izenekoek euren urteroko jaia eta, aurrekoetan bezala, aurten ere Arrate izenekoen talde polita batzea espero dute antolatzaileek. Amabirijiñaren pausoen bidetik Arrateraino oinez joan nahi dutenak goizeko 09.00etan Untzagan elkartuko dira, bertatik Azitaineraino jaitsi eta jarraian Arraterako bideari jarraitzeko. 10.30ak aldera Arraten bertan hamarretakoa hartuta oinez joandakoek automobilez joandakoekin bat egingo dute eta jarraian, 11.30etan jokoei ekingo diete. Nahi dutenek 12.30etako meza entzuteko aukera izango dute eta, horiek guztiak amaituta, Kantabria jatetxean bazkalduko dute.