Arrateko Amaren omenezko meza bereziak egingo dira asteburuan

Arrateko Amaren omenezko meza bereziak egingo dira asteburuan
2019/09/06 eta kitto!
Domeka Arrateko Amaren eguna izango dela eta, meza bereziak ospatuko dira Arrateko santutegian: bihar arratsaldean, 18:00etan Bederatziurrenaren amaiera meza egingo da; eta domekan, Arrate egunean, 09:30ean, 11:00etan (Meza Nagusia eta prozesioa), 13:00ean eta 18:00etan izango dira mezak. Horrez gain, bihar (Arrate bezpera) salbea egingo dute San Andres elizan, 19:00etan, parrokiako koroak lagunduta.