Arrateko bederatziurrena San Andres elizan ospatuko da arratsaldero

Arrateko bederatziurrena San Andres elizan ospatuko da arratsaldero
2012/08/30 eta kitto!

Atzo (eguena, abuztuak 30) arratsaldeko 18.40etan ekin zioten San Andres elizan Arrateko Amaren bederatziurrenari eta irailaren 7ra arte egunero ordu eta toki berean ospatuko dute, herriko parrokia guztiek elkarrekin. Hala ere, domekako ordutegian aldaketa egin dute eta, beraz, egun horretako meza 11.40etan izango da.