Arrateko jaiak ospatzeko antolatu dituzten jarduera guztiak eta ordutegiak

Arrateko jaiak ospatzeko antolatu dituzten jarduera guztiak eta ordutegiak
2022/09/07 eta kitto!
Aurtengo Arrateko jaiak pandemiaren aurretik egiten genuen moduan ospatzeko moduan izango gara, gaurtik bertatik hasita. Eguraldia lagun, jaiak giro ederrean pasatzeko irrikitan dago jende guztia eta, horretarako, jai egitarau biribila prestatu dute Udalak eta herriko beste kolektiboek. Jarraian ikus dezakezue egun bakoitzerako antolatu dutena.

 

EGUAZTENA 7, Arrate bezpera

18:00 Meza. Ondoren Salbea, txupinazoa eta kanpai-errepika.

19:00 Herri-kirolak.

21:00 Bertso-afaria. Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Alaia Martin eta Sustrai Colina. Gai-jartzailea: Jon Mikel Mujika. Tiro Pitxon jatetxean. Antolatzailea: ...eta kitto!

23:30 Kontzertuak. Txosnen eskutik.

 

EGUENA 8, Arrateko Amaren eguna

10:00 Arraterako igoera. Azitaingo gasolindegitik, Ama Birjinaren pausoen bide zaharretik. Salda, txorizoa eta ardoa banatuko dituzte Zesteroko iturrian. Jai Batzordeak antolatuta.

10:00 Kittonbola.

10:30 Kalejira. Eibarko Usartza Txistulari Taldea.

11:00 Meza nagusia. Kezka Dantza Taldeak eta Usartza Udal Txistulari Taldeak Arrateko Amaren ezpata-dantza egingo dute. Ondoren, Arrateko Amaren prozesioa, Usartza, Kezka, Jainaga eta Narbaiza trikitilariak, bertsolariek eta agintariek lagunduta.

12:30 Arrateko Amaren Dantzak. Kezka Dantza Taldea eta Usartza Txistulari Taldea.

13:30 Trikitilariak eta bertsolariak. Jainaga eta Narbaiza / Mikel Mendizabal eta German Meabebasterretxea.

17:00 Bertsolarien saioa.

17:00 Arrateko Amaren Hiru-Txirlo Saria. Asola Berri Elkartearen eskutik.

17:30 Bete zaitez... baina emozioz! Alkoholaren inguruko kanpaina informatzailea eta hezitzailea.

17:30 Dantza Solte Txapelketa. 10 bikote onartuko dira, aldez aurretik gonbidatuak (bost 15 urtetik gorakoak eta beste bost beherakoak).

18:30 Dantzaldia. Mugi Panderoa taldearekin.

23:30 Kontzertuak. Txosnen eskutik.

 

DOMEKA 11, Baserritar jubilatu eta Kofradia Eguna

10:30 Simon Aldazabal XXVII. Antxitxiketaldia. Eibarko Klub Deportibotik irten eta Arrateraino (Orbeako bidetik).

11:00 Meza Nagusia bertsolariekin. Ondoren prozesioa, Usartza Txistulari Bandak lagunduta.

12:00 Paella Lehiaketa.

17:30 Idi-probak.

Horrez gain, Jaixak Herrixak Herrixandako Eibarko Jai Batzordeak bi eguneko egitaraua prestatu du, kontzertu, jolas eta bestelako jarduerekin. Prestatutako guztia jasotzen duen kartela jarraian daukazue.