Arrateko Jaiak ospatzeko egitaraua prestatu du Jaixak Herrixak Herrixandakok

Arrateko Jaiak ospatzeko egitaraua prestatu du Jaixak Herrixak Herrixandakok
2021/08/30 eta kitto!
Txosnak, kontzertuak, erromeria, herri-bazkaria… Arrateko Jaiak ospatzeko egitaraua prestatu du Jaixak Herrixak Herrixandako plataformak, hilaren 7an eta 8an, bertan ezarriko duten txosna-terrazaren inguruan. Pandemia aurreko ohiko ekintzak direla badirudi ere, sasoi berezira egokituko dituzte neurri bereziak hartuz eta segurtasun neurriak betez.

Hilaren 7an, Arrateko Egunaren bezperan, 19:00etan, txosnak irekiko dituzte eta zenbait ekintza egingo dituzte iluntzera arte: 19:30ean triki-terrazeoa, 21:30ean Psikokilerraren hasiera eta 23:00etan kontzertuak.

Arrate Egunean, bestetik, 10:00etan mendi-martxa egingo dute Urkizun hasita, 12:00etan oroimen ekitaldia egingo da, 14:30ean herri-bazkaria eta bazkaloste musikatua, 18:00etan jolasak eta 20:00etan erromeria.

Aforo mugatua egongo da eta maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da, kontsumitzeko momentuan izan ezik.

jaixak herrixak herrixandako arrate txosna terraza