Arrateko jaiek asteburu osoa beteko dute

Arrateko jaiek asteburu osoa beteko dute
2012/09/07 eta kitto!

Gaur (barixakua, hilak 7) hasi eta domeka bitartean, asteburu osoa hartuko dute Arrateko Amaren ohorezko jaiek, izan ere aurten ez da atsedenik izango Arrate Egunaren eta Kofradiari zein baserritar jubilatuei eskaini ohi zaien jai egunaren artean, bata zapatuan eta bestea biharamonean, hau da, domekan bertan ospatuko dira eta. Jaiak direla eta, autobus zerbitzu berezia eskainiko da: zapatuan (hilaren 8an, Arrate egunean), Eibarrera jaisteko autobusak egongo dira goizaldeko 03.00etan, 04.00etan, 05.00etan, 06.00etan, 07.00etan eta 08.00etan. Arratera igotzeko autobusak, berriz, Untzagatik (Guridi paretik) irtengo dira 09.00etatik aurrera, bete ahala. Egun osoan gora eta behera ibiliko dira autobusak. Jaistekoak orduoro irtengo dira Arratetik, 22.00etatik 03.00etara (azkena); eta Kofradia egunean (hilaren 9an), jaien errepikapena dela-eta, ohiko ordutegian ibiliko dira autobusak, baina zerbitzua indartuko dute. 09.00etan, 10.00etan, 11.00etan, 13.00etan eta 18.00etan irtengo dira autobusak, Urkizuko autobus geltokitik, ohiko geltokietan geratuta. Jaietarako egitarau osoa, berriz, jarraian irakur  dezakezue:

Arrateko Amaren Jaixak 2012
Iraillak 7, Arrate bezperia
18.00.- Mezia Arrateko Santutegixan eta, ondoren, Salbea. Jarraixan, txupinazua eta kanpai-errepika.
19.00.- Herri kirolak.
21.00.- Bertso Afarixa: Sebastian Lizaso, Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi eta Igor Elortza Gaijartzaillia: Asier Ibaibarriaga. Kantabria jatetxian. Antolatzaillia: ... eta kitto! Euskara Elkartea.
23.00.- Rock kontzertua, txosnen eskutik: Capsula, Matxura eta Itacaband.

Iraillak 8, Arrate eguna
10.00.- Azittaingo surtidoretik urten eta Arratera igoeria, Ama Birjiñaren pausuen bide zaharretik. Saldia, txorizua eta ardaua banatuko dittue Zesteroko itturrixan Jai Batzordiak antolatuta.
10.00.- Kittonbolia!
10.30.- Kalejiria Eibarko Usartza Txistulari taldiaren eskutik.
11.00.- Meza Nagusixa Arrateko Santutegixan. Kezka dantza taldiak eta Usartza Udal Txistulari taldiak Arrateko Amaren ezpata-dantzia egingo dabe. Ondoren, Arrateko Amaren prozesiñua, Usartza Txistulari taldiak, Jainaga eta Narbaiza trikitilarixak, Kezka Dantza Taldiak, bertsolarixak eta agintarixak lagunduta.
12.30.- Kezka Dantza Taldiak eta Usartza Udal Txistulari Taldiak Arrateko Amaren Dantzak aurkeztuko dittue zelaixan.
13.30.- Trikitilari eta bertsolarixen saiua.
17.00.- Bertsolarixen saiua.
17.00.- Arrateko Amaren Hiru Txirlo Sarixa. Antolatzaillia: Asola Berri alkartia.
17.30 / 20.30.- Bete zaitez… baina emozioz! Alkoholaren inguruko kanpaiña informatzaille eta hezitzaillia. Sasoia alkartiak (Osasun heziketa eta drogamenpekotasunen prebenziñorako alkartiak) alkoholemia kontrolak egingo dittu. Antolatzailliak: Eibarko Udala eta Eusko Jaurlaritzako Droga Gaietako Zuzendaritza.
17.30.- Dantza solte txapelketia. 10 bikote onartuko dira, aldez aurretik gonbidauta (bost 15 urtetik gorakuak eta beste bost 15 urtetik beherakuak).
18.30 / 21.00.- Dantzaldixa Kupela taldiarekin. Jarraixan, kontzertua.

Iraillak 9, Kofradixa eguna eta basarrittar jubilauen eguna
10.30.- Simón Aldazabal XVII. Antxitxiketaldixa. Eibarko Klub Deportibotik urten eta Arrateraiño (Orbeko bidetik).
11.00.- Meza Nagusixa bertsolarixekin eta Arrateko ezpata-dantzariekin. Ondoren, prozesiñua trikitilarixak lagunduta.
12.00.- Paella lehiaketia.
14.00.- Paella lehiaketako irabazlieri sarixak banatzia.
14.30.- Jubilauendako bazkarixa, Kantabria jatetxian. Basarrittar nagusixeri oparixak banatuko detsez. Trikitilari eta bertsolarixak be hartuko dabe parte.
17.30.- Idi probak.


Jaixak Herrixak Herrixandako
Iraillak 7, Arrate bezperia
21.30.- Herri-afarixa.
23.00.- Kontzertuak: Capsula, Matxura eta Itaca Band. Horren ostian jolasak eta, gabian zihar, Mojito eta Sangria jaixa, Gazte Asanbladaren eskutik.

Iraillak 8, Arrate Eguna
12.00.- Presuen aldeko talde argazkixa.
22.30.- Kontzertua, MP5 taldiarekin.