Asier Cuevasek sagardo denboraldi berria zabaldu du

Asier Cuevasek sagardo denboraldi berria zabaldu du
2013/01/28 eta kitto!

Aurreko barixakuan zabaldu zuten Iruki sagardotegian txotxa, horretarako hainbat ekitaldi antolatuta: iluntzean herri-kirol erakustaldia eta kalejira egin ziren eta afaldu baino lehen Egoitz Zapirainekin sagardo-dastaketa ere egin zuten hainbatek. Txotxa, berriz, Asier Cuevas hamaika marka lortu dituen korrikalari eibartarrak zabaldu zuen. Ondoren, bapo afaldu zuten han batutako guztiek. Argazki bilduma ikusteko hemen klikatu.