Asteburu betea sanjuanetarako girotzen joateko

Asteburu betea sanjuanetarako girotzen joateko
2013/06/14 eta kitto!

Sanjuanak ate joka ditugu eta gaur bertan aurkeztu duten egitarauak jasotako jarduera batzuk asteburu honetan egingo dira: gaur 19.30etan Dantzari Eguna hartuko du Untzagak, Kezka dantza taldekoen eskutik. 20.00etan, berriz, Ipurua kiroldegian Sanjuanetako XXV. Igeriketa txapelketa jokatuko da eta ordu berean, baina Coliseoan Eibarko Dantza Garaikide taldeak emanaldia eskainiko du. Eta gauean, 22.00etan hasiko da Astelena frontoian Gasteiz Sportek antolatutako Boxeo Gaua.
Bihar goizetik ekingo zaie ekitaldiei: 09.00etan mustrako txakurren probintziako txapelketa egingo da Arraten; 11.00etan Hezkuntza Esparruan XXII. Tiro Txapelketa jokatuko da, haizezko armekin; 18.00etatik 21.00etara Ipurua kiroldegiak Eibarko Hiria squash sariaren finalak hartuko ditu; eta 18.00etatik 20.00etara arku-tiroa egingo dute Urko arkularien klubekoek Txaltxa Zelaiko kioskoan.
Domekan berriz ere goizetik ekingo zaie jarduerei: 10.30etan Eibarko lV txikien duatloia irtengo da Untzagatik; 12.30etan Coliseoan Isabel Laspiurren ikasleek piano kontzertua emango dute; ordu berean, baina Untzagan Ipurua Gimnasia Erritmiko taldeak erakustaldia egingo du. Bestalde, domeka arratsalderako iragarrita zegoen errekortadoreen jaialdia atzeratu egin dute eta, asteburu honetan izan beharrean, hilaren 22an egingo dute.

BARIXAKUA 14
Dantza
19.30.- Dantzari Eguna, Kezka dantza taldearekin. Untzagan.

Igeriketa
20.00.- Sanjuanetako XXV. Igeriketa txapelketa. Ipurua kiroldegian.

Dantza
20.00.- Eibarko Dantza Garaikide taldearen emanaldia. Sarrera: 3 euro. Coliseo antzokian.

Boxeoa
22.00.- Boxeo Gaua, Gasteiz Sporten eskutik. Astelena frontoian.


ZAPATUA 15
Mustra txakurrak
09.00.- Mustrako txakurren probintziako txapelketa (izen-ematea 08.00etatik 09.00etara). Arraten.

Geltoki Market
10.30etatik 15.30etara.- Geltoki Market bigarren eskuko azoka. Estaziño kalean.

Tiroa
11.00.- XXII. Tiro Txapelketa, haizezko armekin, Dinbi-Danbaren eskutik. Hezkuntza Esparruan.

Kartel lehiaketa
17.30.- "2013ko Sanjuanak. Eibarko El Corte Inglés" umeendako kartel lehiaketa. El Corte Inglés-eko terrazan (3. pisuan).

Squash-a
18.00etatik 21.00etara.- Eibarko Hiria squash saria (finalak). Ipurua kiroldegian.

Arku-tiroa
18.00etatik 20.00etara.- Arku-tiroa, Urko Arkularien Klubarekin. Txaltxa Zelaiko kioskoan.


DOMEKA 16
Duatloia
10.30.- Eibarko lV txikien duatloia. Untzagatik hasita.

Atzegiko Familien Topagunea
12.00.- Atzegiko jaialdia. Debabarrenako XVI. Familien Topagunea. Meza (San Andres elizan). 14.00.- Talde argazkia. Untzagan. 14.30.- Bazkaria. Unzaga Plaza hotelean.

Kontzertua
12.30.- Munduko Musika: Isabel Laspiurren ikasleen piano kontzertua. Sarrera: 3 euro. Coliseo antzokian.

Gimnasia erritmikoa
12.30.- Ipurua Gimnasia Erritmiko taldearen erakusketa. Untzaga plazan.