Astondoaren suzko erroberekin eta Cielitoren aintzinako doinuen erritmora agurtu ditugu sanjuanak

Astondoaren suzko erroberekin eta Cielitoren aintzinako doinuen erritmora agurtu ditugu sanjuanak
2012/06/26 eta kitto!

Asteburu luze eta bete-betea atzean laga dugu eta, San Juan Txiki eguna amaitzearekin batera, agur esan diegu aurtengo sanjuanei ere. Hori bai, egitarauko azken txanpan Voces y Cuerdas taldekoak Untzagan izan ditugu kontzertuan, Cielito Musika Bandakoak Urkizutik Untzagaraino kalejiran joan dira bertan aintzinako doinuekin berbena eskaintzeko eta Astondoa pirotekniako suzko erroberek gaua koloreztatu dute.