Ate irekiak Museoan, Santa Barbara ospatzeko

Ate irekiak Museoan, Santa Barbara ospatzeko
2012/12/03 eta kitto!

Bihar (martitzena, hilak 4) Santa Barbara armaginen zaindariaren eguna izango da eta, hori ospatzeko Armagintzaren Museoak ate irekien eguna hartuko du, nahi duten guztiek museoa doan bisitatu dezaten. Horrez gain, bisita gidatu berezia ere antolatu du: normalean bisitariek ikusten ez duten biltegia bisitatu eta "Museoaren arima" ezagutzeko aukera eskainiko dute. Museoak 16.00etatik 20.00etara zabalduko ditu ateak eta bisitarako izena eman nahi duenak bihar bertan izango du horretarako aukera. Argibide gehiagorako 943 708446 telefono zenbakira deitu edo museo@eibar.net helbidera idatzi daiteke.