Atzegi elkarteko familiek eskualde mailako topaketa egin zuten zapatuan

Atzegi elkarteko familiek eskualde mailako topaketa egin zuten zapatuan
2019/06/10 eta kitto!
Urteroko martxan, aurreko zapatuan Atzegi elkarteko Debabarreneko familiak Eibarren batu ziren, eguna jai giroan igaro eta elkarrekin bazkaltzeko. Argazkian ikusten duzuen taldeak primerako eguna pasatu zuen eta datorren urtean topaketa errepikatzeko irrikitan agurtu ziren.