Aurtengo Sanferminak Asola Berri elkartean ospatu dituzte

Aurtengo Sanferminak Asola Berri elkartean ospatu dituzte
2021/07/08 eta kitto!
Sanferminetara urtero gure astekaria eraman izan duten “Azitaingo izkuek” oraingoan Asola Berri elkartean ospatu dute San Fermin eguna. Aurretik, eta iazko stop-a iritsi baino lehen, 22 urtetan ...eta kitto!-ko azken alea hartu eta Iruñera joan izan dira, sekula kale egin barik, ordu batzuk egitera. Eta, astekaria lagun zutela, Iruñako udaletxearen aurrean argazkia atera eta, txintxo-txintxo, bidali egin digute. Oraingoan, Eibartik mugitu barik, baina urterokoa gogoan izan dute, argazkian ederto ikus dezakezuen moduan. Segi horrela!