Auzolana era bazkari musikatua zapatuan gaztetxean

Auzolana era bazkari musikatua zapatuan gaztetxean
2022/05/05 eta kitto!
Eibarko gaztetxeak ’Konponfest’ ekimenaren egitarauarekin aurrera jarraitzen du. Horrela, zapatuan, auzolana egingo dute 10:00etan eta, gero, 14:30ean, bazkari musikatua egingo da.

 




 

Datorren asteko zapatuan, hilaren 14an, arratsaldean egingo dira ekintzak. 17:00etan mural margoketa eta futbolin txapelketa hasiko dira, eta 19:00etan pintxopotea egingo dute.

Maiatzaren 20an pintxopotea egingo dute baita ere, baina aurretik, 18:00etan, ping pong txapelketa egongo da.

Hurrengo egunean, 21ean, goizeko 10:00etan auzolana eta poteo eztabaidatua egingo dute; eta arratsaldean, 19:00etan, Enzisk2 eta Malakias taldeek kontzertua eskainiko dute.

Ekintzekin amaitzeko, maiatzaren 27an, 18:00etan pintxopotea hasiko da eta 22:00etatik aurrera Amildegi eta Galtzagorriak taldeek kontzertuak eskainiko dituzte.