Bazkariarekin ospatu zuten Asola Berri elkartearen 50. urteurrena

Bazkariarekin ospatu zuten Asola Berri elkartearen 50. urteurrena
2012/03/20 eta kitto!

Asola Berri elkartea sortu zela 50 urte betetzen dira aurten eta, horren harira, ospakizun berezia izan zuten domekan: elkartearen berezitasun nagusienetakoa den bolatokian txirloetan jardun zuten bazkideetako batzuk eta, ondoren, denek elkarrekin bapo bazkaldu zuten, argazkietan ikus daitekeen moduan primerako giroan.