Berriz egin da zozketa ...eta kitto!-ren otarra banatzeko

Berriz egin da zozketa ...eta kitto!-ren otarra banatzeko
2013/01/16 00:00
eta kitto!

Saria jasotzeko epe guztiak agortuta, ...eta kitto! Euskara Elkartearen gabonetako otarra banatzeko zozketa berria egin da eta saria 1.944 zenbakia duenarentzat izango da. Zenbakia ...eta kitto!-ren bulegoan saldutako loteriarekin batera banatu zen. Zenbakia duenak gaurtik hasita (eguaztena, hilak 16) astebeteko tartea izango du elkartearen bulegotik pasatzeko (Urkizu, 11 solairuartea) edo 943200918 telefono zenbakira deitzeko.