Primerako giroan ospatu zuten Gaztañerre AEK euskaltegikoek eta lagunek

Primerako giroan ospatu zuten Gaztañerre AEK euskaltegikoek eta lagunek
2021/11/16 eta kitto!
Iazko etena eta gero, aurten berriz ere Eibarko ohitura zaharrari heldu diote Eibarko AEK euskaltegikoek eta giro ederrean ospatu zuten atzo Gaztañerre, Ipurua inguruan egindako kantu kalejiran. Paloma tabernan elkartu ziren jaia ospatzera animatu ziren guztiak eta, bertan ahotsa berotzeko lehen ariketak egin eta jarraian, Terraza tabernaraino joan ziren kalejiran, bertan afari-merienda egiteko.