Bihar banatuko dugun Bixamona Interneten ikusteko moduan daukazue

Bihar banatuko dugun Bixamona Interneten ikusteko moduan daukazue
2022/06/27 16:19
eta kitto!
Bihar etxeko buzoietan banatuko dugun …eta kitto! astekariaren 1.234 zenbakia berezia izango da: urtero bezala, aurten ere Bixamona kaleratuko dugu San Juan jaietan egin ditugun argazkien bildumarekin. Nahi izanez gero, Interneten ikusteko moduan daukazue, asteroko moduan aldizkariaren edizio digitala www.etakitto.eus web orrian eskuragarri dago eta. Aldizkariaren PDF-a jaisteko HEMEN SAKATU.

Bestalde, egin ditugun argazki guztiak paperezko edizioan kaleratzea ezinezkoa denez, hainbat ARGAZKI BILDUMA osatu eta gure webguneko MEDIATEKAN ipini ditugu ikusgai. Besteak beste hauek dira aurkituko dituzuen ALBUMAK: Kuadrilen kalejira eta Usartza Txistulari Taldearen San Juan Zortzikoa; Lizarrako dultzaineroei ongi-etorria, pregoia eta txupinazoa; San Jua sua, Nele dantzaren saioa eta nagusien danborrada; Jaixak Herrixak Herrixandakoren eskutik egin zen herri bazkaria, arratsaldeko giroa eta sua; umeen danborrada; Eibarko Musika Bandaren San Juan kontzertua; Kezka dantza taldeak eskainitako soka-dantza, Jainaga eta Narbaizaren erromeria eta Jamaica Show orkestra; Gazte eguna, kale antzerkia eta suzko erroberak; Bergarako erraldoi eta buruhandiak; eta Trio Medianocheren kontzertua.

Eta, horrez gain, BIDEO mordoa grabatu eta gure YouTube kanalera igo ditugu: Herri-kirolen Euskal Jaialdia, txistulariak eta Kaleetan Kantuz ospitalean, txupinazoa, kuadrilen kalejira, dultzaineroena, San Juan Sua, Nele dantza taldearen emanaldia, Lisker taldea, Txaltxa Zelaian egindako jolasak, nagusien danborrada, umeen danborrada, kale antzerkia, Eibarko Musika Bandaren kontzertua, soka-dantza, erraldoiak eta buruhandiak, Trio Medianocheren kontzertua; eta Eibarko II. Txistu Eguna, besteak beste.