Bihar hasi eta asteburuan jarraituko dute Santa Kurutz jaietako egitarauarekin

Bihar hasi eta asteburuan jarraituko dute Santa Kurutz jaietako egitarauarekin
2022/05/02 eta kitto!
Bihar, Santa Kurutz egunean (maiatzak 3), abiatuko da Santa Kurutz jaietako egitaraua. 17:30ean kanpaiak joko dituzte eta 18:00etan meza izango da Gorosta eta Mandiolan auzoetan hilakoen alde. Ekitaldi nagusiak, berriz, asteburuan izango dira.

Asteburuko ekitaldi guztiak igandean, maiatzak 8, izango dira. 09:45etik aurrera Santa Kurutzera igoera hasiko da Urkizuko iturriitk. Saria zozketatuko da parte hartzaile guztien artean. Izen-ematea goizeko 9:30ean hasiko da. 10:30etako kanpai hotsek ordu erdi geroago Santa Kurutzeko ermitan ospatuko den meza iragarriko dute. Ondoren hamaiketakoa egongo da, trikitilariek girotuta. 12:00etan haurrentzako jolasak izango dira, eta 13:00etan herri kirolen txanda izango da Hodei Ezpeleta, Jokin Urretabizkaia, Luis Txapartegi eta Patxi Mindegia aizkolariak eta Hodei Iruretagoiena "Izeta IV" eta Mikel Lopetegi "Urra" harri-jasotzaileen eskutik. 14:30ean, bazkaria egingo da Ixua jatetxean, eta ondoren erromeria ospatuko dute Oier Balzolak eta Unai Andonegik alaituta. Bazkariako txartelak Ixuan egongo dira salgai.