Bihar iluntzean aurkeztuko dute Sanjuanetarako prestatu duten egitaraua Jaixak Herrixak Herrixandako taldekoek

Bihar iluntzean aurkeztuko dute Sanjuanetarako prestatu duten egitaraua Jaixak Herrixak Herrixandako taldekoek
2022/06/08 08:57
eta kitto!
Biharko pintxo-potea aprobetxatuko dute Jaixak Herrixak Herrixandako taldekoek aurtengo Sanjuanetarako prestatu duten jai-egitaraua aurkezteko. Beleko taberna inguruan egingo dute aurkezpena, 20:00etan, eta orduan hasiko dira herri-bazkarirako tiketak saltzen. Azaldu dutenez, bakoitzak gehienez lau tiket erosi ahal izango ditu. Bestalde, dirua bueltan hartzeko edo deskontua egiteko aukera egongo da.