Datorren astelehenean Gaztañerre ospatzeko gonbidapen irekia egin du AEK euskaltegiak

Datorren astelehenean Gaztañerre ospatzeko gonbidapen irekia egin du AEK euskaltegiak
2021/11/08 eta kitto!
Eibarko AEK euskaltegikoek Gaztañerre eguneko ospakizuna berreskuratu nahi dute aurten, iaz pandemiak eragindako etena eta gero. Hori dela eta, eibartar guztiak gonbidatu nahi dituzte azaroaren 15ean, astelehenean, 19:00etan Paloma tabernan elkartu eta eurekin batera ospatzera. Handik Ipurua auzora abiatuko dira, trikitilariek lagundutako kalejiran, eta Terraza tabernan mokadutxoa egingo dute.