Dena prest San Andres jaian bete-betean murgiltzeko

Dena prest San Andres jaian bete-betean murgiltzeko
2012/11/29 00:00
eta kitto!

San Andres bezpera dugu gaur eta, ohikoari jarraituta, askok lagunartean afaltzen ospatuko dute jaia. Bihar, San Andres egunean azokak eta bere inguruan antolatutako guztiak izango dira protagonista nagusiak, bertara gerturatutako guztiekin, jakina. Eguraldiak laguntzea eta piskat atertzea besterik ez zaigu falta Eibarren bete-betean jaian murgiltzeko. Jarraian irakur dezakezue egitaraua. Ondo pasa!


Eguena 29
Aizkolari Txapelketa
19.00.- Poliklinika bikotekako aizkolari txapelketa. Untzagan.

Jaixak Herrixak Herrixandako
19.00.- Trikipoteoa. Untzagan hasita.
22.00.- Afaria. Urkizun. Karaokea gaztetxean.

Karrika II. Urteurrena
San Andres bezpera. Karrika tabernan.

Barixakua 30 San Andres Eguna
Karrika II. Urteurrena
09.00.- Jabi Delove. Karrika tabernan.

San Andres eguna
09.30.- XXXIV. San Andres Nekazal Azokaren epai-mahaiaren lanen hasiera eta ganadu erakusketa. Untzaga, Txaltxa Zelai eta Errebalen.
12.00.- Narbaiza eta Gorrotxategi bertsolarien eta Jainaga eta Narbaiza trikitilarien emanaldia. Untzagan
12.30.- Plazara Dantzara Erromeria Jainaga eta Narbaiza trikitilariekin eta Kezka Dantza Taldearen eskutik. Untzagan.
13.00.- San Andres azoka, pintxo txapelketa eta kartelen sari banaketa. Untzagan.

19.30.- Azken Ostirala. Eibarko Herrirak Azken Ostiralerako antolatutako jaialdia. Disko berriaren aurkezpena: Ibon Muñoa presoaren poema musikatuak Eroa Nazan, Napoka Iria, Norman, Ekinocio, Josu Gil eta Mikel Arrieta musikarien eskutik. Txaltxa Zelaian.