Disko festa, puzgarriak eta eskulanak barixakuko BERBETAN jaialdian

Disko festa, puzgarriak eta eskulanak barixakuko BERBETAN jaialdian
2016/09/14 eta kitto!
BERBETAN egitasmoaren ikasturte berriari hasiera emateko jaialdi berezia antolatu du ...eta kitto! Euskara Elkarteak. Ekitaldia barixakuan (irailak 16an) izango da eta, eguraldi txarra iragarrita dagoenez, Urkizu ikastetxean egingo da. 17:30etik aurrera eskulan-tailerrak eta puzgarriak egongo dira, eta 19:00etan disko festa Mugi mugi  taldearekin. Beraz, ez galdu ondo pasatzeko  aukera eta etor zaitezte!!! zeuen zain egongo gara!!!