Domekan jarraituko du jaiak Arraten, baserritar jubilatuen eta Kofradiaren egunean

Domekan jarraituko du jaiak Arraten, baserritar jubilatuen eta Kofradiaren egunean
2022/09/09 eta kitto!
Giro ederrean joan dira aurtengo Arrateko Amaren jaiak, bezperan hasi eta atzo gauera bitartean burututako ekitaldiekin. Ohikoa den bezala, jaiek errepikapena izango dute domekan, baserritar jubilatuei eta Kofradiari eskeinitako egunean. Goizetik hasiko dira ospakizunak, 10:30ean Klub Deportibotik irtengo den Simon Aldazabal XXVII. Antxitxiketaldiarekin. Korrikalariak Arrateraino igoko dira, Orbeko bidetik. Ondoren, 11:00etan Meza Nagusia ospatuko da santutegian, bertsolariekin, eta jarraian prozesioa egingo da, Usartza Txistulari Bandak lagunduta. Eguerdian, berriz, paella lehiaketa egingo da. Eta, arratsaldeko 17:30ean, idi-probak jokatuko dira probalekuan, Olidenen, Vicente Aretaren eta Iker Zubillagaren idi pareekin.