Dultzaineroei Coliseo antzokian egingo diete harrera

Dultzaineroei Coliseo antzokian egingo diete harrera
2021/06/08 eta kitto!
Azken asteotan herrian koronabirus kasu berri gutxi izan direnez, hilaren 23an Lizarrako dultzaineroei egiten zaie harrera Coliseo antzokian izango da. Hasiera batean udaletxeko atarian egin behar zuten eta ekintza streaming bitartez eman, baina orain Coliseoko ateak irekiko dituzte herritarrek zuzenean ikusi ahal izateko.

Dultzaineroen harrera 12:00etan hasiko da eta doako sarrera eskuratu beharko da Coliseoko leihatilan (hilaren 18an, 17:30etik 19:30era) edo Kutxabank bitartez (18an, 17:30etik aurrera). Gainera, ekintza hau ere streaming bitartez emateko asmoa dute Udalaren YouTubeko kanalaren bitartez.