Eibar Eskubaloiak inauguratu du Garagardo Ferixa

Eibar Eskubaloiak inauguratu du Garagardo Ferixa
2012/06/12 00:00
eta kitto!

Eibar Rugby Taldeak urtero antolatu ohi duen Garagardo Ferixa gaur inauguratu, 19.30ak aldera. Untzagako karpan lehenengo garagardo kupela zabaltzeko ardura aurten Eibar Eskubaloi Taldekoek izan dute eta inaugurazio ekitaldian Asier Garde eta Aimar Goenaga bertsolariek jardun dute. 21.30etatik aurrera, berriz, karpa barruan jaten eta edaten daudenak alaitzeko, zuzeneko lehenengo musika emanaldia hasiko da, rugby taldekoen eskutik: Rugby Mol-Stars delakoak blues, rock eta ska doinuak eskainiko ditu. Hilaren 17ra arte martxan egongo den Garagardo Ferixak egunero 19.00etan zabalduko ditu ateak eta bertan garagardo moeta ezberdinak dastatzeaz gain, ukondoa, saltxitxak eta oilasko-brotxetak jateko aukera izango da.