Eibarko Topaketa Feministak antolatu dituzte zapaturako

Eibarko Topaketa Feministak antolatu dituzte zapaturako
2019/05/23 eta kitto!
Nalua gazte feminista taldekoek Eibarko Topaketa Feministak antolatu dituzte zapaturako, hainbat belaunalditako militante feministak elkartzeko asmoarekin eta, eguna biribiltzeko, aurreko bi urteetan egin duten Ilargi Fest jaialdiarekin agurtuko dute jardunaldia. Goizetik ekingo diote egitarauari, 11:00etan Arrate Kultur Elkartean hasiko den militantzia feministaren inguruko mahai-inguruarekin. 13:00ean, berriz, Arragueta kalean murala margotuko dute eta 14:30ean Eibarko Bizikleta Plazan bazkaria egingo da, Bizimiñaren eskutik. Ondoren, Nerea Arriola Urberuagak monologoa eskainiko du. Arratsaldeko 19:00etan hasiko dute musikarekin girotutako kalejira, tabernarik taberna, Gaztetxeraino. Han taldearen argazkia egingo dute, 21:30ean eta gauean jarraituko dute jaiarekin, bakarrik andrentzat izango den DJ saioarekin.