Eneko Badiola eta Aitor Astarloa, XIX. Sanjuanetako Marmitako Lehiaketan txapeldun

Eneko Badiola eta Aitor Astarloa, XIX. Sanjuanetako Marmitako Lehiaketan txapeldun
2012/06/25 eta kitto!

Eneko Badiola eta Aitor Astarloa (Amaña Crew) izan dira aurtengo  sanjuanetako marmitako lehiaketako txapeldunak. Bigarren postuan geratu dira Ernesto Etxabe eta Javier Irusta eta hirugarrenean Jorge Arregi eta Jose Ignacio Peña. Gaur goizean Untzagan izan den txapelketak XIX. edizioa bete du aurten eta parte hartu duten 20 bikoteek prestatutako marmitakoen artean irabazleak aukeratzeko epaimahaiko kideak Josu Mugerza, Xabier Osa eta Mireia Alonso sukaldariak izan dira.