Errege bezperako azoka bereziak jendetza erakarri zuen

Errege bezperako azoka bereziak jendetza erakarri zuen
2013/01/07 00:00
eta kitto!

Zapatuan, hilaren 5ean Estaziño kaleko eta inguruko kaleetakoek osatzen duten Zona 10 elkartekoek antolatutako azoka bereziak jende mordoa batu zuen (ikusi argazkiak). Goiz osoan kalean ipinitako postuetan saltzen zituztenak erosteko aukera izan zen, baina horrez gain aintzinako argazkien erakusketa, hainbat tailer eta musika emanaldi ere izan ziren martxan. Eta, nola ez, iragarrita zegoen moduan Hiru Erregeak ere bisitan izan ziren.