Estaziño kalekoek urteroko ohiturari eutsi eta atzo bota zuten txupinazoa

Estaziño kalekoek urteroko ohiturari eutsi eta atzo bota zuten txupinazoa
2022/06/23 eta kitto!
Urtero egiten duten moduan, Estaziño kalekoek atzo, San Juan jaietako txupinazoa botatzeko egunaren bezperan,  iragarri zituzten herriko jaiak Ibarkurutzeko iturrian, txapligo eta guzti.  Modu horretan, aurten ere, txupinazo “ofizialari” aurrea hartu diote Estaziño kalekoek.