…eta kitto!-ren otarra 175 ordezko zenbakiarentzat

…eta kitto!-ren otarra 175 ordezko zenbakiarentzat
2013/01/07 eta kitto!

Saria jasotzeko 15 eguneko epea amaituta, hilaren 4az geroztik …eta kitto! Euskara Elkartearen Gabonetako otarra ordezko zenbakia duenarentzat izango da, Isasi okindegian saldutako 175 zenbakiarentzat hain zuzen ere. Zenbaki hori duenak datorren asteko eguaztenera arte, urtarrilaren 16ra arte izango du otarra jasotzeko aukera, …eta kitto!-ra zuzenean etorrita (Urkizu, 11 solairuartea) edo telefonoz deituta (943200918). Epea amaituta irabazlerik agertuko ez balitz, otarraren zozketa errepikatu egingo da.