Euriak ez zuen zapuztu Deporreko Ate Irekien jardunaldia

Euriak ez zuen zapuztu Deporreko Ate Irekien jardunaldia
2012/10/01 00:00
eta kitto!

Zapatuan ederto ospatu zituzten Ate Irekiak Eibarko Klub Deportibokoek, tarteka-marteka euri zaparradaren bat edo beste bota zuen arren. Goizetik hasi eta gauerarte, Deporreko 13 komisioetako jarduerak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten jaiarekin bat egitera animatu zirenek. Ekitaldien artean batzuek ikusmira handia sortu zuten, bereziki Mendi Taldekoek San Andres elizako kanpaidorrera eskalatzen igotzeko saioak. Bestalde, Deporreko Ate Irekiak jardunaldian zozketarako txartelak erosi zituztenek, hemen begiratu dezakete sariren bat irabazi duten.