Aurtengo Aratosteetan kuadrilen kalejirako lehiaketa bueltatuko da, haur eta helduentzako sariekin

Aurtengo Aratosteetan kuadrilen kalejirako lehiaketa bueltatuko da, haur eta helduentzako sariekin
2023/01/24 eta kitto!
Aratosteetako gutxi falta da, eta Eibarko Udalak herritarrak animatu nahi ditu otsailaren 18an, Aratoste zapatuan, eguerdian herriko kaleetan egingo den kalejiran parte hartzeko eta, horrela, herriko giroa alaitzeko eta kolorez betetzeko. Kalejirako lehiaketan parte hartzeko aurretik izena eman beharra dago, eta hori datorren astetik aurrera egin ahal izango da, zehazki otsailaren  1etik 17ra bitartean, Udalaren webgunearen bidez.

Guztia,  1.000 euro banatuko dira sarietan. Helduen kuadrila handien kategorian 3 sari egongo dira (400, 200 eta 100 eurokoak); helduen kuadrila txikien mialan bi sari egongo dira, lehenengoa 200 eurokoa, eta 100 eurokoa bigarrena. Haurren kategorian ere bi sari banatuko dituzte: lehen postuan gelditzen direnek afari merienda eta antzerkirako sarrerak irabaziko dituzte; eta bigarren lekuan gelditzen direnek afari merienda izango dute opari moduan.