Euskal Jaiko I. Pala Txapelketa azken fasean sartu da dagoeneko

Euskal Jaiko I. Pala Txapelketa azken fasean sartu da dagoeneko
2022/05/20 eta kitto!
Eibarko Klub Deportiboko Pala Batzordeak antolatutako Euskal Jaiaren programazioaren barruko I. Pala Txapelketa finalerdietara iritsi da. 12 bikotek hartu dute parte lehenengo edizio horretan eta, herenegun jokatutako finalerdiaren ondoren, datorren martitzenean, hilak 24, jokatuko da bigarrena, hori ere arratsaldeko 20:00etan hasita. Orain arte jokatutako ligaxketan, Larrak eta Kortak osatutako bikotea nagusitu zen A multzoan, Apak eta Undak osatutakoa B multzoan eta David eta Lombraña nagusitu ziren C multzoan. Hiru bikote horiekin batera, B multzoko Iosuk eta Azpilikueta III.ak osatutakoak lortu zuen finalerdietarako azken txartela. Orain arte jokatutako partiduetan, Apa/Unda eta David/Lombraña bikoteak dira partidu guztiak irabazi dituztenak. Finalerdietan aipatutako bien artetik irtengo da lehen finalista eta Larra/Korta vs Iosu/Azpilikuetaren artekotik bigarrena.