Fernando Cestafek eta Imanol Teresak irabazi dute bakailao txapelketa

Fernando Cestafek eta Imanol Teresak irabazi dute bakailao txapelketa
2012/11/26 00:00
eta kitto!

Domekan, azaroaren 25ean Untzagan jokatu zen Sanandresetako Bakailao Txapelketan Centro Burgalés elkarteko bikoteak, Fernando Cestafek eta Imanol Teresak osatutakoak lortu zuen lehenengo saria. Bigarren saria Peña Txinberako Mireia Vilanovak eta Alexander Baleironek eraman zuten eta hirugarrena Iñigo Magunazelaiak eta Iraide Olasolok osatutako bikotearentzat (Pittue 2) izan zen. Txapelketan parte hartu zuten 38 bikoteen artean hiru onenak horiek izan zirela erabaki zuen Mireia Alonso, José Juan Castillo, Jesús Artola, Josu Mugerza, Xabier Osa eta Josema Azpeitiak osatutako epai-mahaiak. Argazkiak ikusteko hemen klikatu.