Gabon kontzertu bana eman zuten atzo Usartzako txistulariek eta Sostoak

Gabon kontzertu bana eman zuten atzo Usartzako txistulariek eta Sostoak
2012/12/24 eta kitto!

Atzo (domeka, hilak 23) Usartza Txistulari Bandakoek Gabon Kontzertua eman zuten udaletxeko arkupeetan, Elena Pérezek zuzenduta. Eta Sostoa abesbatzak iluntzean beste horrenbeste egin zuen San Andres elizan, Cáritas-en alde emandako kontzertua eskainita. Gaur (astelehena, hilak 24) berriz abestuko dute eibartarrek, baina Zaldibarren (19.45etan hango San Andres elizan).