Gabonetako parkea zabalik dago Astelenan

Gabonetako parkea zabalik dago Astelenan
2012/12/26 eta kitto!

Gaur (eguaztena, hilak 26) zabaldu ditu ateak Guai Gabonetako parkeak Astelena frontoian. Hilaren 27, 28 eta 29an eta urtarrilaren 2, 3 eta 4an egongo da martxan, 11.00etatik 14.00etara eta 17.00etatik 20.30etara. Sarrerak Eibar Merkataritza Gune Irekiak (EMGIk) banatuko dituen bonoen bitartez edo Astelenako leihatilan erosita eskuratu daitezke.