Galdaramiño Igoera jokatuko da Urkiko jaien barruan

Galdaramiño Igoera jokatuko da Urkiko jaien barruan
2022/06/03 eta kitto!
Igoera horretako XII. edizioa izango da jokoan domeka goizean, 09:30etik aurrera. Jakina, bertan izango dira baita Atzegiko bi talde ere: desgaitasun intelektuala duten pertsonen aldeko Gipuzkoako elkartea ordezkatzen bi talde izango dira, bi ibilbide eginez. Bestaleko kirolariek Galdaramiño igoerako lau gailurretatik pasa beharko dute, guztira 18 kilometroko ibilbidean 930 metroko desnibel positiboa gainditzeko: aipatutako gainak Galdaramiño (669 metro), Azkonabitza (726), Topinburu (590) eta Ilordo (500) dira.