Gaur arratsaldean abiatuko dira Arrateko Amaren jaiak

Gaur arratsaldean abiatuko dira Arrateko Amaren jaiak
2015/09/07 eta kitto!

Irailak 7, Arrate bezpera
18.00.- Meza Arrateko Santutegian eta, ondoren, salbea. Jarraian, txupinazoa eta kanpai-errepika.
19.00.- Herri-kirolak.
19.00.- Triki-poteoa.
21.00.- Bertso afaria: Sebastian Lizaso, Andoni Egaña, Unai Agirre eta Jon Maia. Gaijartzailea: Jon Mikel Mujika. Kantabria jatetxean. Antolatzailea: ... eta kitto! Euskara Elkartea.
21.00.- Herri-afaria.
22.30.- Kontzertuak, txosnen eskutik: Egurra Ta Kitto, Los Chikos del Maiz eta Grises.
04.00.- Jolasak.

Irailak 8, Arrate Eguna
10.00.- Azitaingo surtidoretik irten eta Arratera igoera, Ama Birjiñaren pausoen bide zaharretik. Salda, txorizoa eta ardoa banatuko dituzte Zesteroko iturrian. Jai Batzordeak antolatuta.
10.00.- Kittonbolia zabalduko da.
10.30.- Kalejira Eibarko Usartza Txistulari taldearen eskutik.
11.00.- Meza Nagusia Arrateko Santutegian. Kezka dantza taldeak eta Usartza Udal Txistulari taldeak Arrateko Amaren Ezpata-dantza eskainiko dute. Ondoren, Arrateko Amaren prozesioa, Usartza Txistulari taldeak, Jainaga eta Narbaiza trikitilariek, Kezka Dantza Taldeak, bertsolarieak eta agintariek lagunduta.
12.00.- Presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea.
12.30.- Kezka Dantza Taldeak eta Usartza Udal Txistulari Taldeak Arrateko Amaren Dantzak aurkeztuko dituzte zelaian.
13.30.- Trikitilari eta bertsolariak.
17.00.- Bertsolarien saioa.
17.00.- Arrateko Amaren Hiru Txirlo Saria. Antolatzailea: Asola Berri elkartea.
17.30/20.30.- "Bete zaitez… baina emozioz!" alkoholaren inguruko kanpaina informatzaile eta hezitzailea. Sasoia elkarteak (Osasun heziketa eta drogamenpekotasunen prebentziorako elkarteak) alkoholemia kontrolak egingo ditu. Antolatzaileak: Eibarko Udala
eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta menpekotasunen Zuzendaritza.
17.30.- Dantza solte txapelketa. 10 bikote onartuko dira, aldez aurretik gonbidauta (bost 15 urtetik gorakoak eta beste bost 15 urtetik beherakoak).
18.30/21.00.- Dantzaldia, Egan taldearekin.

Arrate Egunaren inguruko mezak
- Astelehenean (Arrate bezperan): 18.00etan Salbea.
- Martitzenean (Arrate egunean): 09.30etan, 11.00etan (meza nagusia eta prozesioa), 13.00ean eta 18.00etan.

Autobus zerbitzu berezia
- ARRATE BEZPERAN, Arratera igotzeko autobusak egongo dira 17.30ean eta 19.00etan, Ego-Gainetik.
– ARRATE EGUNEAN, Eibarrera jaisteko autobusak egongo dira goizaldeko 03.00etan, 04.00etan, 05.00etan, 06.00etan, 07.00etan eta 08.00etan. Arratera igotzeko autobusak, berriz, Toribio Etxebarriatik irtengo dira 09.00etatik aurrera, bete ahala. Egun osoan gora eta behera ibiliko dira autobusak. Jaisteko azkena 21.30ean irtengo da Arratetik.