Gaur hasiko dira Legarreko jaiak

Gaur hasiko dira Legarreko jaiak
2012/09/21 00:00
eta kitto!

Gaur (barixakua, hilak 21) eta bihar (zapatua, hilak 22) bitartean ospatuko dituzte jaiak Legarren. Txupinazua gaur 20.00etan botako dute eta jarraian kalejira egingo da, trikitilari eta buruhaundiek lagunduta. 20.30etan patata tortilla txapelketa hasiko da eta gauean kontzertua emango dute Badarumba eta Cerebral Effusion taldeek. Zapatuan eguerditik ekingo diote programari, kalejira eginda. Jarraian, egitarau osoa irakurri dezakezue:

Barixakua 21
20.00.- Txupinazoa. Kalejira, trikitilari eta buruhaundiekin.
20.30.- Patata-tortilla txapelketa.
22.30.- Kontzertua: Badarumba eta Cerebral Effusion. Legarren.

Zapatua 22
12.00.- Kalejira, trikitilari eta buruhaundiekin. Salda eta txorizoa, Piztu elkartean.
13.00.- Umeentzako jolasak.
14.30.- Herri bazkaria.
16.30.- Makilaje tailerra umeentzat. Etel eta Agirrerekin dantzaldia. 17.30.- "Barreen laborategia" umeentzat ikuskizuna.
18.30.- Txokolate-jana, umeentzat.
19.30.- Kalejira, buruhaundiekin.
22.30.- Kontzertua eta erromeria: Ni Neu eta Xero Xiette. Legarren.