Gaur hasiko dira Lisker eta Kezka taldeen emanaldietarako gonbidapenak banatzen Coliseoan

Gaur hasiko dira Lisker eta Kezka taldeen emanaldietarako gonbidapenak banatzen Coliseoan
2020/06/19 eta kitto!


Eibarko Udalak aurtengo San Juan jaietarako antolatu duen programak lau ekitaldi izango ditu guztira: San Juan bezperan (ekainak 23) Usartza Txistulari Taldeak San Juan Zortzikoa eskainiko du udaletxeko patioan eta 13:00ean, berriz, Lizarrako dultzaineroen emanaldia hasiko da, hori ere udaletxe barruan. Biak aurrez aurreko publiko gabe egingo dituzte, baina nahi duenak streaming bidez zuzenean ikusteko aukera izango du, Udalaren YouTube-ko kanalean.

Eta beste bi ekimenak, Lisker taldearen kontzertua (23an, 20:00etan) eta Kezka dantza taldearen emanaldia (24an, 20:30ean) Coliseo antzokian izango dira. Kasu honetan ikustera joateko aukera egongo da, baina bakarrik gonbidapena aurretik jasotzen dutenei lagako zaie sartzen. Gonbidapenak Coliseoko leihatilan banatuko dituzte, gaur eta astelehenean, 17:30etik 19:30era. Gehienez bi gonbidapen emango dituzte pertsonako, denak agortu arte. Bestalde, Coliseoko ikuskizunetara sartzeko derrigorrezkoa izango da norberak bere maskara eramatea eta, ikuskizuna amaitu eta irten arte, denbora osoan jantzita izatea.

 

Sanjuanak 2020 Eibarren


EKAINAK 23, MARTITZENA




11:00etan: San Juan Zortzikoa, Usartza Txistulari taldearen eskutik. Udaletxeko hall-ean (aurrez aurreko publiko barik) eta zuzenean Eibarko Udaleko YouTube-ko kanalean.

13:00etan: Lizarrako dultzaineroen emanaldia udaletxeko hall-ean (ekitaldi instituzionala, aurrez aurreko publiko barik) eta zuzenean Eibarko Udaleko YouTube-ko kanalean.

20:00etan: Lisker. Coliseo antzokian, gonbidapenarekin*, eta zuzenean Eibarko Udaleko YouTube-ko kanalean.








EKAINAK 24, EGUAZTENA

20:30ean: Kezka Dantza Taldea. Coliseo antzokian, gonbidapenarekin*, eta zuzenean Eibarko Udaleko YouTube-ko kanalean.

*Gonbidapenak Coliseoko leihatilan, ekainak 19 eta 22an, 17:30etik 19:30era.