Gaur hasiko dira San Pedro jaiak

Gaur hasiko dira San Pedro jaiak
2012/06/28 eta kitto!

Sanjuanei agur esan eta Sanpedroei ongi etorria emango dio herriak gaur. Egun bitan zehar ekintzaz beteriko jaiak biziko dira Urkizu inguruan, ume zein nagusiendako jarduerak prestatu direlarik.
Toka eta Igel-toka txapelketarekin hasiko dira Sanpedroak gaur 17.00etan, eta bihar 21.30etan Tukan taldearen dantzaldiak jaiei amaiera eman arte, txokolate-jana, jokoak, Gorriti eta bere abereak, meza, Voces y Cuerdasen emanaldia, Kaleetan Kantuzen saioa eta piskolabisak egingo dira.

EGITARAUA:

Eguena 28
17.00.- Toka eta Igel-toka txapelketa.
17.00.- Umeendako txokolate-jana.
17.30.- Umeendako jokoak (lapikoak apurtzen, zaku-lasterketa..). 
19.00.- Gorriti eta bere abereak. Karmen kaleko parkean.
Antolatzailea: Beheko Tokia.

Barixakua 29
12.00.- Meza, abesbatzak lagunduta. Karmengo Amaren elizan.
12.45.- Toka eta igel-toka txapelketako irabazleei saria banatzea.
13.00.- Piskolabisa.
19.00.- Voces y Cuerdas taldearen emanaldia.
20.30.- Kaleetan Kantuz taldearen emanaldia.
21.00.- Piskolabisa.
21.30.- Dantzaldia, Tukan taldearekin. Karmen kaleko parkean.
Antolatzailea: Beheko Tokia.