Gaur montatu dituzte Txaltxa Zelaiko txosnak eta bihar izango da irekiera-ekitaldia

Gaur montatu dituzte Txaltxa Zelaiko txosnak eta bihar izango da irekiera-ekitaldia
2018/06/20 eta kitto!
Gutxi falta da Sanjuanak ailegatzeko eta, iragarrita zegoen bezala, gaur goizean jardun dute herriko kolektiboek txosnak montatzen Txaltxa Zelaian. Guztira 6 txosna izango ditugu aurtengo jaietan, eta bertan lanean egongo diren taldeak EH Bildu, Presoak, Eibartarrak Foball Taldea, Gaztetxea eta Nalua, Ernai eta Jaixak Herrixak Herrixandako izango dira. Irekiera-ekitaldia bihar, ostegunean, egingo dute munduko janarien pintxopotearekin, eta 22:00etatik aurrera Mugi Pandeoa erromeria-taldea arduratuko da gaua girotzeaz.

Ostiralean,19:00etan Eibarko Batukada feministarekin hasiko dira eta  22:00ean kontzertuak egongo dira EibandDJ Marivel eta  Gatz-en eskutik.

Zapatuan (ekainak 23) gazte eguna ospatuko da eta 700 lagunentzako bazkari gozoa prestatuko dute Bizimina elkartekoek, iaz baino 100 gehiago. Antolatzaileek egun horretan laguntza eta partaidetza eskertuko dela adierazi dute. "Jendea beharko da mahaiak eta aulkiak montatzen eta desmontatzen. Denon artean azkarrago egingo dugu!"

Txosnaguneko egitarau osoa behean daukazue.

Mugi Panderioa Barixakuan Mugi Panderoa talde eibartarra izango da txosnagunean.

Jone Azkaratek diseinatutako kartela. Jone Azkaratek diseinatutako kartela.