Gazte Egunerako kamisetak aukeratzeko bozkaketa hastear

Gazte Egunerako kamisetak aukeratzeko bozkaketa hastear
2015/05/21 00:00
eta kitto!

Jaixak Herrixak Herrixandakok sanjuanetarako kamisetaren diseinurako lehiaketa antolatu du eta bihar (barixakua, hilak 22) bi diseinu finalistak aukeratuko dituzte, datozen egunotan jendeak bi horien artean bozkatzeko. Horretarako, maiatzaren 28tik 31ra bitartean diseinu biak Hirurok, Beleko, Depor, Buenos Aires, Manuel, Caserio, Astelena eta Ez Dok tabernetan ikusgai ipiniko dituzte, jendeak gehien gustatzen zaionari bozka emateko aukera izan dezan. Irabazlea, jakina, bozka gehien jasotzen duen diseinua izango da.