Hasita daude Sanblas opilak bedeinkatzen

Hasita daude Sanblas opilak bedeinkatzen
2012/02/02 00:00
eta kitto!

Gaur San Blas eguna ospatzen dugu eta, ohiturari jarraituta herriko elizetan meza bereziak ospatuko dituzte opilak bedeinkatu nahi dituztenentzat. Goiztiarrenek 08.30etan Karmelitetan eta 10.00etan San Agustinen bedeinkatu dituzte sanblasak. Horrez gain, 11.00etan San Andres elizan egindako mezak, urteroko moduan, jende mordoa batu du. Meza amaituta, berriz, asko izan dira aurten 13 urte betetzen dituzten pareko eskulturako ume biekin argazkia atera dutenak. ...eta kitto! ere han izan da eta atera ditugun argazkiekin albuma osatu dugu. Aipatutako eliza bietan ez ezik, Ipuruako San Pio X.ean, Urki auzoko San José Obreron, Amañako El Salvadorren, Azitaingo Andra Marin eta Karmengo Amaren elizan (Karmelitetan) ere mezak ospatu dituzte. Arratsaldean sanblasak bedeinkatu nahi duenak horretarako aukera izango du, Karmelitetan 19.00etan ospatuko den mezan