Herritar guztiei zabalik dagoen zozketa antolatu du AEK euskaltegiak Gaztaiñerre ospatzeko

Herritar guztiei zabalik dagoen zozketa antolatu du AEK euskaltegiak Gaztaiñerre ospatzeko
2020/11/11 16:19
eta kitto!
COVID-19ak sortutako egoera dela eta, Eibarko AEK euskaltegikoek Gaztaiñerre ospatzeko urtero egiten dituzten afari-merienda eta kalejirarik ezin izango dituzte egin aurten. Hala ere, euskaltegian modu batera edo bestera gogoratuko dute eguna eta eskoletan ere landuko dute. Jakinarazi dutenez, “zozketa bat ere jarri dugu martxan euskaltegian, eta edozein herritarrek parte hartzeko aukera zabalik dago”.

Parte hartu nahi duenak hiru modu hauek izango ditu (bakarra aukeratu behar da):

  1. Gaztainaz egindako errezeta bat idatzi eta bidali eibar@aek.eus helbidera

  2. Gaztaiñerre egunean zer egin ohi duten edo garai batean zer egin ohi zuten (etxean, lagun artean, eskolan, euskaltegian...) kontatuz bideotxo bat bidali eibar@aek.eus helbidera

  3. Galdera hauei erantzun: Non ospatzen da Gaztaiñerre? Noiz ospatzen da Gaztaiñerre? Zer ospatzen da? Ezagutzen al duzu antzeko ospakizunik? Galderei erantzunak eibar@aek.eus helbidera bidali beharko dira.


Azaroaren 20ra arteko epea dago zozketan parte hartzeko eta, parte hartzera animatzen diren guztien artean sari bat zozketatuko dute AEK euskaltegikoek.