Hungariako kaldereroen kalejirak ekin dio Aratoste asteburuari

Hungariako kaldereroen kalejirak ekin dio Aratoste asteburuari
2013/02/08 00:00
eta kitto!

Kaldereroen kalejira euripean abiatu da Urkizuko parketik. Behin Untzagara ailegatuta, karparen babesa izango dute dantzan eta kantuan jarduteko, 21.00etan Ander Romarate igerilariak pregoia irakurri bitartean. Hortik aurrera ekitaldiz betetako asteburua hasiko da. Jarraian egunotarako antolatutako ekitaldiak zeintzuk diren irakur dezakezue:


Barixakua 8


20.00.- Kaldereroen kalejira, Urkizutik Untzagaraino.
20.30.- Kaldereroen abestiak eta dantzak. Untzagan.
21.00.- Aratosteetako pregoia. Untzagan.
23.00.- Herriko DJ-en emanaldia. Untzagan.


Zapatua 9


Lehiaketa
12.00.- Koko-jantzi lehiaketa umeentzat (12 urtera arte). Eroski Ipuruan.

Aratosteak
12.00.- Animazioa Aratosteetako karpan, San Kristobaleko Jai Batzordearekin girotuta.
13.30.- Aratosteetako taberna eta kartel lehiaketen sari-banaketa.
17.00.- Umeendako koko-jantzi lehiaketa. As Burgas Galiziako Etxean.
18.00etatik 21.00etara.- Kalejira, Ustekabe fanfarrearekin.
18.30etatik 20.00etara.- Umeendako berbena, Untzagako karpan, Kresala taldearen eskutik.
23.00etatik 03.00etara.- Dantzaldia, Kresala taldearen eskutik.

Indianokua
17.00.- Makilajea eta afaria. Indianokua gaztelekuan.


Domeka 10
Aratosteak
11.00.- Usartza Txistulari Bandaren Aratosteetako kalejira.
17.00.- Umeendako play-back lehiaketa LH-ko 5-6 mailetako ikasleentzat.
18.30.- Umeendako diskoteka DJ Arnorekin. Untzagako karpan.

Indianokua
17.00.- Futbolin lehiaketa. Indianokua gaztelekuan.